EGILEA: Ainara Azpiazu, 'Axpi'
Hernanin (Gipuzkoa) jaio zen, 1980an. Ilustrazioak, komikiak eta horma irudiak egiten ditu. Haur eta gazte literaturako hainbat liburu ilustratu ditu. Hainbat sari jaso izan ditu. Azkena iaz: Etxepare saria, bera gidoigile eta Paula Estevez marrazkilari zituen Arraroa albumarekin.
ELKARRIZKETATUA: Patxi Gallego
Errenterian (Gipuzkoa) jaio zen, 1973an. Hainbat aldizkaritan argitaratu izan ditu bere komiki zintak, baina Pololoak trilogiako Xabinaitor superheroiak egin du ezagun batez ere. Nork eleberri grafikoa ondu zuen 2015ean, Xabi Payaren gidoiarekin.
UDAKO SERIEA. Komikizketak (II)
Marrazkilarien poz eta mixeriak
Sei komikigile, bikoteka eta puntua jarrita, beren jardunaz hizketan eta zirriborraketan, elkar galdekatzen eta solasa marrazten. Gaur, Ainara Azpiazu 'Axpi'-k bihurtu du komiki Patxi Gallegorekin izandako solasaldia. Gallegok egingo du biharko alea, Patxi Huarte 'Zaldieroa'-rekin hitz egindakoetatik tiraka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu