UDAKO SERIEA. Komikizketak (IV)

Komikigile baten jaiotza: zesarea, erditze naturala, probokatua?

Sei komikigile, bikoteka eta puntua jarrita, beren jardunaz hizketan eta zirriborraketan, elkar galdekatzen eta solasa marrazten. Gaur, Patxi Huarte 'Zaldieroa'-k bihurtu du komiki Paula Estevezekin izaniko solasaldia. Estevezek egingo du biharko alea, Eider Eibar solaskide duela.

2018ko abuztuaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EGILEA: Patxi Huarte, 'Zaldieroa'

Faltzesen (Nafarroa) jaio zen, 1966an. Korrok aldizkarian argitaratu zituen lehen aldiz bere marrazkiak. Napartheid fanzinea sortu zuen 1988an, Asisko Urmenetarekin batera. BERRIA sortu zenetik, egunero argitaratzen du umore zinta bat bertan, De Rerum Natura atalean.

ELKARRIZKETATUAPaula Estevez

Donostian jaio zen, 1984an. Arte Ederretako ikasketak bukatu ostean hasi zen lantzen fanzinea, ilustrazioa eta animazioa. Donostiako Guillotina jaialdiaren sortzaileetako bat da. Iaz Etxepare saria jaso zuen, Ainara Azpiazu Axpi-rekin egindako Arraroa lanagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.