UDAKO SERIEA. Komikizketak (IV)

Haurrak, mundu ezagun-ezezagun hori.

Sei komikigile, bikoteka eta puntua jarrita, beren jardunaz hizketan eta zirriborraketan, elkar galdekatzen eta solasa marrazten. Gaur, Paula Estevezek bihurtu du komiki Eider Eibarrekin izandako solasaldia. Eibarrek egingo du biharko alea, Unai Iturriagarekin hitz egindakoetatik tiraka.

2018ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EGILEA: Paula Estevez

Donostian jaio zen, 1984an. Arte Ederretako ikasketak bukatu ostean hasi zen lantzen fanzinea, ilustrazioa eta animazioa. Donostiako Guillotina jaialdiaren sortzaileetako bat da. Iaz Etxepare saria jaso zuen, Ainara Azpiazu Axpi-rekin egindako Arraroa lanagatik.

ELKARRIZKETATUA: Eider Eibar

Bilbon jaio zen, 1980an. 1999an hasi zen haur eta gazte literaturako liburuak ilustratzen, eta 60tik gora lan ondu ditu. Marrazkilaria da lanbidez, horma irudi, ilustrazio, diseinu eta animazioak lantzen ditu. BANILO enpresa sortu zuen 2016an, hormetarako biniloak diseinatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.