Monserrat Canga Coto Catachu jatetxea (Iruñea)
Txipiroien entsalada epela
OSAGAIAK
Batavia uraza
Haritz-hosto uraza
Cherry tomateak
Tipula
5 txipiroi
Modena ozpina
Oliba olioa
Gatza
• Txipiroiak garbitu, eta plantxan kozinatu.
• Moztu tipula, xerratan.
•Zartagin batean, olio gutxirekin eta tenperatura baxuan tipula karamelutu, tipulak berak duen azukrearekin, sueztitu arte.
•Zartagin berean cherry tomateak karamelutu.
•Gehitu txipiroiak zartaginean.
•Modena-ozpin txorrotada bat bota, zartaginean dagoen olioarekin batera kozinatu eta gatz pixka bat bota.
• Kokatu plater batean batavia uraza eta haritz-hosto uraza orriak garbituta.
•Zartaginean egindako tipula eta txipiroiak gehitu urazari.
Rafa Lopez de Mendiguren La Riojana jatetxea (Gasteiz)
Burrata entsalada baiekin,ezti ozpinarekin eta fruitu lehorrekin
OSAGAIAK
Burrata gazta
Berroak
Endibiak
Errukula
Cherry tomateak
Azalik gabeko tomatea, karratutxoetan moztuta
Ahabiak
Mugurdiak
Baiak
Hurrak eta intxaurrak, edo beste fruitu lehor batzuk
Carbenet ozpin baltsamikoa
Arbequina olioa
Eztia
• Ozpin-olioa egiteko, nahastu ozpin baltsamikoa olioarekin, eta gehitu ezti koilarakadatxo bat.
• Gehitu hurrak eta intxaurrak, eta gatz pixka bat bota.
•Birrindu osagaiak.
•Gatzozpindu olio, ozpin eta gatzarekin barazki eta tomateak.
•Kokatu ontzi batean barazki eta tomate gatzozpinduak, eta gehitu burrata gazta, beste osagai guztiekin batera.
•Gatzozpindu guztia ozpin-olioarekin.
Erik Olov Andreas Nyberg eta Iker Bilbao CristobalSutan Dago jatetxea (Donostia)
Entsalada iparraldeko hegaluzearekin, eskabetxean marinatua
OSAGAIAK
140 g letxuga ezberdinen nahastura
60 g tipula morea
16 cherry tomate konfitatua
320 g hegaluze solomo fresko
2 azenario
Tipula zuri erdia
Piperbeltza
Koilarakada bat soja saltsa
Erramua
Gatza
Limoi berde baten azala
50 mililitroko ozpin ezberdinen nahastura
100 mililitro oliba olio
Haziak
• Marinatua prestatzeko, hegaluzea garbitu eta arantzak kendu.
• 20 gramoko takoetan zatitu, gatzatu, eta gorde erretilu batean.
• Azenarioa xafla finetan moztu, eta tipula, juliana erara.
• Erregosi barazkiak, su bizian, tomateekin batera.
• Gehitu erramua, piperbeltza eta limoi azala, lehenik, eta ozpina eta olioa, berehala.
• Irakiten dagoenean, hegaluzearen gainetik bota, marinatuak guztiz estali arte hegaluzea.
• Hozkailutik kanpo utzi, hoztu arte.
• Entsalada muntatzeko, letxuga kokatu plater batean; ondoren, tipula morea juliana erara.
• Gainean 80 edo 90 gramo hegaluze eta barazki marinatuak.
• 3-4 cherry tomate gehitu, eta gero, etxean egindako 2 piper eta hazi batzuk bota.
Unai Fernandez Manzanal Black Salad jatetxe beganoa (Gasteiz)
Kale ekologikodun entsalada Gernikako kuia errearekin, etxeko ernamuinduekin, Arabako txitxirioekin eta anakardoaren alioli saltsarekin
OSAGAIAK
4 LAGUNENTZAT
200 g kale ekologikoa
250 g Gernikako kuia ekologikoa
80 g ernamuinduak (soja, dilistak...)
200 g Arabako txitxirio
50 g anakardo beratu
2 baratxuri ale
150 g soja esne
300 g olio
Sagar ozpina
Gatza
• Garbitu eta lehortu kale orriak.
• Kendu enborrak, eta masajea eman hostoei oliba olio pixka batekin eta gatz lodiarekin, eta ontzi batean utzi hostoek kolore berde bizia hartu arte.
• Zuritu kalabaza, eta kendu pipitak, moztu 1,5 zentimetroko kuboetan, gatzpipertu eta erantsi oliba-olio tanta bat etabaratxuri txikitua.
• Erretilu batera pasatu, eta aurrez 180 gradutan berotutako labe batean sartu, 20 minutuz.
• Labean txigortu aurretik, gozatu garbantzu egosiak oliba olio txorrotada batekin, gatzarekin eta belar usaintsu edo bereziren batekin, ukitu exotikoa emateko.
• Aliolia prestatzeko, jarri anakardo gordin beratu eta xukatuak irabiagailu edalontzi batean, azukrerik gabeko soja edariarekin, baratxuriarekin eta sagar-ozpin koilarakada batekin batera
• Olioa gehitu, eta, irabiagailuaren besoa altxatu gabe, beganesa emultsionatu.
• Loditu ondoren, nahi den dentsitatea eman, olioarekin edo landare-edari kantitatearekin jolastuz.
• Zuzendu gatz puntua, sagar ozpina eta baratxuria, nahi bezala.
• Entsaladaontzi batean kokatu, edo plateretan banatu, koloreak konbinatuz eta alioli saltsarekin olioztatuz.
• Entsaladari kolore gehiago emateko, gehitu erremolatxa, artoa, azenario birrindua...
Bihar: Entsaladak (IV). Entsaladen industria.
UDAKO SERIEA. Entsaladak (III). Errezetak.
Entsalada berezien bila
Hamaika errezeta eta hamaika modu dauden arren, otordu osasuntsuak prestatzeko plater egokiak dira entsaladak. Epelak zein hotzak, askotariko osagaiekin egin daitezke. Entsaladak egiteko zenbait ideia plazaratu dituzte Iruñeko Catachu, Gasteizko La Riojana, Donostiako Sutan Dago eta Gasteizko Black Salad jatetxeek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu