SAN ADRIAN. Nafarroan, hautetsi bakar bat lortu du eskuin muturrak, baina boto hori baliagarri izan zaio UPNri, PSNri San Adriango udal gobernua kentzeko. Maiatzaren 28an PSNk irabazi zituen bozak, baina ez zuen gehiengo osorik eskuratu: sei hautetsi eskuratu zituen, eta UPNk bost.
Atzo, PPren eta Voxen bi zinegotzien sostengua izan zuen UPNk, eta, horregatik, Marta Ezkerra izendatu zuten alkate. Aurreko egunetan, Emilio Cigudosa hautagai sozialistak, etor zitekeena ikusirik, akordioa proposatu zion PPri: bi urtez alkatetza eskaini zion baldin eta bere alde egiten bazuen. Alderdi popularrak uko egin zion eskaintzari.
Egunotan, PSNk gaitzetsi du UPNk Voxekin akordioa egin duela San Adrianen, eta «tamalgarritzat eta penagarritzat» jo du. UPNko Javier Esparzak ukatu egin du akordioa egin dutela.
Udalen osaketa. Nafarroa
San Adrianen Voxekin bat egin du UPNk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu