Zaballako kandela gaura joateko auto karabanak antolatu dituzte

2012ko uztailaren 12a
13:53
Entzun

Herrira mugimenduak auto karabanak antolatu ditu gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamalau euskal presoak askatzeko eskatzeko bihartik larunbatera Zaballa Arabako espetxearen atarian egingo den kandela gaura joateko:

Gasteiz: 20:00etan katedral aurrean.
Urduña: 19:30ean suhiltzaileetan.
Amurrio: 19:15ean errepide berrian.
Laudio: 19:00etan Gardenean.

Zaballako espetxean dago, esaterako, Txus Martin presoa. Oso gaixotasun larria duela dio Herrirak.

Hamalau orduko egonaldia izango da eta, besteak beste, bihar 20:00etatik aurrera Maider eta Ane abeslariak, bertso trama, mikrofono irekia, Munstroak antzerki taldea eta gaixo dauden presoen senitarteko eta lagunekin Etxerat-ek egindako dokumentalaren emanaldia egongo dira, eta larunbatean 11:00etan elkarretaratzea, Txus Martin askatu, hamalauak Herrira! lelopean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.