Bilboko udaltzainek 60 urteko gizonezko bat —J.A.S.A.— atxilotu dute bart, emaztea jo eta mehatxatu egin duelakoan. Gainera, Udaltzaingoaren arabera, urteetan andrea eta alaba jo ditu.
Bilboko larrialdi zerbitzuek abisatuta, udaltzainak Santa Clara kaleko etxe batera joan dira gauerdian, gizon bat emazteari ustez erasoa egiten ari zitzaiolako. Poliziek 51 urteko emakumea oso urduri eta negarrez aurkitu dute, eta honek orduan eman die azken urteetako egoeraren berri. "Eraso fisiko eta psikologikoak" jasan ditu urteetan. 21 urteko alabak ere esan die aitak jo egin izan duela bera.