Tasio Erkizia otsailaren 16an epaituko dute, Argalaren omenaldian terrorismoa goratzea leporatuta
Auzitegi Nazionalak Tasio Erkizia ezker abertzaleko kidea epaituko du otsailaren 16an, 2008ko abenduaren 21ean Arrigorriagan (Bizkaia) Argalaren omenaldian terrorismoa goratzea leporatuta. Dignidad y Justicia elkartearen salaketa batek abiatu zuen ikerketa, eta fiskalak urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen du; Dignidad y Justiciak, berriz, bi urteko kartzela zigorra. Omenaldian Argalaren argazki handi bat zegoela dio fiskalaren txostenak, eta Independentzia Sozialismoa 1949-1978 zeukala idatzita. Ekitaldian burua estalita zeukaten ETAko kide batzuen irudiak eskaini zirela ere badio, eta Erkiziak "Estatuari min handiena egingo liokeen bidea" erabili behar zela esan zuela. Hitzaldiaren amaieran "Gora Euskadi askatuta", "Gora Euskadi euskalduna" eta "Gora Argala" oihukatu zuela ere badio. Ekitaldia iragartzeko afixetan "borroka armatua aurrera egiteko beharrezkoa" dela jartzen zuela gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu