Taldeen boto asmoak

2008ko apirilaren 8a
09:50
Entzun
Talde gehienek oraindik ez dute zehaztu zer bozkatuko duten, baina gehienek adierazi dute dagoeneko Rodriguez Zapaterori ez diotela sostengurik emango.

PSOE. 169 diputatu. Baiezkoa erabakita duen talde bakarra da.

PP. 154 diputatu. Ez du argitu ezezkoa emango duen edo abstenitu egingo den, baina ustekabea litzateke ezezkoa ez ematea.

CiU. Hamar diputatu. Ez dio sostengurik emango. Abstentzioa edo ezezkoa.

EAJ. Sei diputatu. Ez du argitu zer egingo duen, baina ez duela babestuko eman du aditzera. Abstentzioa edo ezezkoa, ustekabea ematen ez badu.

ERC. Hiru diputatu. Abstentzioa edo ezezkoa.

IU-ICV. Bi diputatu. Gaspar Llamazares (IU) abstenitu egingo da, eta Joan Herrera (ICV) ezezkoaren eta abstentzioaren artean da.

BNG. Bi diputatu. Baiezkoa edo abstentzioa.

CC. Bi diputatu. Ez du Ā«ezer baztertzenĀ». BNG bezala, hitzaldiaren arabera baiezkoa eman dezakeela iradoki du.

UPD. Diputatu bat. Ez du ezer baztertu, baina nekez emango dio baiezkoa.

NaBai. Diputatu bat. Abstentzioa edo ezezkoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.