Taldeak parte hartutako proiektuak

2010eko ekainaren 5a
13:13
Entzun
Bere produktuak eta enpresak izateaz gain, zenbait egitasmotan beste eragile batzuekin elkarlanean ari da Euskarazko Komunikazio Taldea (EKT). Hauetan:

=b'Hitza'-k=b

=b'Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza'.=b 2001ean sortu zuten eskualdeko euskarazko egunkaria, Egunkaria-ren garaian. EKT 2003an sartu zen.

=b'Oarsoaldeko Hitza'.=b 2003.

=b'Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza'.=b 2003

=b'Urola Kostako Hitza'.=b 2004.

=b'Goierriko Hitza'.=b 2004.

=b'Irutxuloko Hitza'.=b 2005. Donostiakoa da.

=b'Busturialdeko Hitza'.=b 2005.

=b'Behe Bidasoako Hitza'.=b 2009.

Webguneak.Hitza bakoitzak bere webgunea du -herrietakoak barne- eta denen artean, beste hedabide batzuekin elkarlanean, Hitza.info daukate.

Elkarlanean sortuta denak. Zortzi Hitza-k elkarlanean sortutako proiektuak dira: tokian tokiko euskara eta komunikazio elkarteak, tokiko gizarte eragileak eta BERRIAren EKT enpresako Bertako Hedabideak dira sortzaile eta bazkideak.

=b'www.iragarkilaburrak.com'=b

2008ko ekainean jarri zuten martxan iragarkilaburrak.com ataria EKTk eta beste hogei eragile pasak.

‘Nora’ bidaia eta aisialdi aldizkaria

Sua edizioarekin batera sortu zuen Nora euskarazko lehen bidaia eta aisialdi aldizkaria EKTk 2008ko urtarrilean. BERRIArekin batera saltzeaz gain (egunkariko harpidedunei oparitu egiten die), bidaia eta aisialdi aldizkariko harpidedunak ditu. Hala, hilean aldizkariaren beste 500 ale inguru saldu eta banatzen ditu.

Hamaika Telebista Hedatzeko Taldea

EKTk beste eragile batzuekin hartzen du parte hiri eta eskualdeetako telebisten egitasmoan. Bilboko telebista 2009ko hasieran abiatu zuten. Donostialdean akzio kanpaina egiten ari dira orain, eta lasterbertan egindako ekoizpenak emango dituzte. Euskal Herrian dagoeneko bi milioi lagunek dute Hamaika Telebista LTD bidez edo Euskaltel digitalaren bitartez ikusteko aukera; bestela, Internetez jarrai dezakete, www.hamaika.tv atarian.

Bidasoa Inprimatzeko Zentroa

Bost enpresa daude egitasmoan, eta EKT da horietako bat. Aurten jarri nahi dute martxan zentroa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.