Elkarrizketa aurrerapena. "Frogatutzat eman daiteke ez dela demostratu piezak benetakoak direla"

2010eko azaroaren 23a
16:23
Entzun
Alberto Barandiarani egindako elkarrizketa aterako du bihar BERRIAk. Hona hemen, aurrerapen bezala, haren esan batzuk:

- "Nik uste dut frogatutzat eman daitekeela ez dela demostratu piezak benetakoak direla. Egia da ez dela demostratu faltsuak direnik. Horretarako faltsutzailea aurkitu behar duzu, eta oraindik ez da aurkitu. Faltsuak badira, norbaitek egin behar izan ditu".

- "Saiatu naiz jendeari gauzak nola gertatu diren erakusten. Argia ematen. Argi handirik ez zegoenean, saiatu naiz zuzeneko protagonistengana joaten. Nik ezin dut inoren buruan dianarik jarri, hori ez da nire lana, baina liburua irakurriko duenak neurri batean gauzak antolatuta ikusiko ditu, eta batzuk atera dezakete beren ondorioa".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.