Sestaoko alkateak bi egun eman dizkio ANVri udal bulegoa uzteko

2008ko urriaren 28a
14:33
Entzun
Espainiako Auzitegi Gorenaren legez kanporatze epaia baliatu eta Jose Luis Marcos Merino (PSE-EE) Sestaoko (Bizkaia) alkateak bi egun eman dizkio herriko EAE-ANVri orain arte erabili duen udal bulegoa uzteko. Oraindik ez diote ofizialki esan, eta jakinarazpena jasotakoan hasiko da 48 orduko epea.

Marcos Merinok esan du "legealdi hasieratik" izan dutela ezker abertzaleko ordezkaritza udaletxetik bidaltzeko asmoa -iazko ekainean hasi zen legealdia-, "baina 2007ko abenduan Sestaoko bake epaitegiak izandako atentatuaz geroztik, beti hor egon den gaia izan da".

Irailean utzi zuen Auzitegi Gorenak ANV legez kanpo -EHAK ere bai-, eta alderdia desegiteko eta bere ondasunak likidatzeko agindua eman zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.