Delaware, Indiana, Missouri, Montana, New Hampshire, Ipar Carolina, Ipar Darkota, Utah, Vermont, Washington eta Mendebaldeko Virginia estatuetan gobernadoreak aukeratu zituzten atzo AEBetan, eta horietan ere demokratak izan dira nagusi.
Bost estatutan botereari eustea lortu dute -Delaware, Montana, New Hampshire, Ipar Carolina eta Mendebaldeko Virginian-, eta Missourin errepublikanoei kendu diete postua -Jay Nixonek Kenny Hulshofi-. Errepublikanoak lautan izan dira irabazle -Indiana, Ipar Darkota, Utah eta Vermonten- eta Washingtongo emaitza jakitea falta da.
Orain 29 estatutan gobernadore demokratak dituzte eta 20tan errepublikanoak. Washingtongo zein den geroago jakingo da.
Sei estatuko gobernadoreak demokraten esku eta errepublikanoek lau lortu dituzte; Washingtongo emaitza falta da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu