Samina piztu du kultur munduan Zumetaren heriotzak

2020ko apirilaren 23a
18:22
Entzun

Erreakzio soka ekarri du Jose Luis Zumeta margolariaren bat-bateko heriotzak. Albistea jakin orduko zabaldu dira artista omentzeko mezuak sare sozialetan. 

Jon Maia bertsolaria izan da bere doluminak adierazten lehenengoetarikoa. 

Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak ere oroitu du Zumeta. Eskerrak eman dizkio bere prestutasunagatik. Nafarroako Ikastolen Elkarteak 2017an omendu zuen Zumeta egindako ekarpenagatik. 

Sal Telmo museoak eskerrak eman dizkio Zumetari egindako lanagatik. 

Berri Txarrak musika taldeak ere oroitu du Zumeta eta egindako lanagatik eskerrak eman dizkio. 

Etxepare Euskal Institutuak ere Zumetaren lana goraipatu du

Usurbildarra zen Zumeta, eta herriko alkate Agurtzane Solabarrietak ere oroitu du Zumetaren figura. 

Iruñeko Katakrakek ere samina adierazi du Zumetaren heriotzagatik. 

Iñaki Elorza kazetariak Zumetarekin izandako solasaldiak eta kontuak oroitu ditu. 

Kulturgintzaz harago, politikaren arlotik ere iritsi dira dolu mezuak. Denis Itxasok, Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak, doluminak bidali dizkie senideei eta lagunei.

Maddalen Iriarte EH Bilduko eledun eta kazetariak ere oroitu du Zumetaren obra.

Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak Zumetaren lana goraipatu du. 

Jasone Agirre politikariak ere oroitu du Zumeta. 

ELA sindikatuak ere oroitu du Zumetaren lana eta ekarpena. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.