PSEk "oraingoz" ez du Arabako ahaldun nagusiaren aurkako zentsura mozioa babestuko

2009ko uztailaren 10a
16:38
Entzun
Xabier Agirre (EAJ) Arabako ahaldun nagusiaren aurkako zentsura mozioa ez duela "oraingoz" babestuko jakinarazi du PSE-EEk, "beharrezko baldintzak" ematen ez direlako. Atzo gauean Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria EAEko PSE-EEko buruzagiekin bildu zen eta orduan erabaki zuten.

Arabako PPk ez du begi onez ikusi sozialisten erabakia. Izan ere, aste honetan Antonio Basagoiti PPko EAEko presidenteak berretsi egin zuen Arabako ahaldun nagusiaren aurkako zentsura mozioa PPko hamabost batzarkidek "aspalditik" sinatuta eta prest dutela. Basagoitik ahalik eta azkarren espero zuen PSE-EErekin akordioa.

Xabier Agirreren aurkako mozioa bakarrik aurkezteari uko egin dio PPk, eta PSE-EEren babesa ezinbestekoa du.

2007ko ekainaren 16tik da Agirre ahaldun nagusia, EArekin eta Aralarrekin akordioa egin ondotik. Gutxiengoan ari da gobernatzen. Urte bereko maiatzeko foru hauteskundeetan hirugarren indarra izan zen EAJ (14 batzarkide, 39.010 boto). Aurrena PP (15 batzarkide, 39.761 boto), bigarrena PSE-EE (14 batzarkide, 39.596 boto). Biok dute gehiengoa Batzar Nagusietan -51 batzarkidek osatzen dute erakundea-. EAk bi batzarkide ditu, Aralarrek 1. Bestetik, EAE-ANVk 4 eta EBk 1.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.