Presoek Auzitegi Nazionalera jo izana kritikatu du Urkulluk

2015eko apirilaren 2a
09:27
Entzun

Euskal presoen gaia hizpide izan du IƱigo Urkullu lehendakariak Gasteizen egindako agerraldian. Haren aburuz, presoek Espainiako espetxe erakundeetara jo beharko lukete espetxe onurak eskuratzeko. "Ez gaude duela hiru urte eta erdiko testuinguru berean. Presoen estrategiek bat egin beharko lukete egoera berriarekin". Lehendakariak dei egin die presoei bizikidetzaren alde pausoak eman eta iraganaren interpretazio kritikoa egiteko.

Era berean, espetxe politikaren helburuak gizarteratzea izan behar duela gogoratu dio Urkulluk Espainiako Gobernuari. Presoekin lan egiten duten lagunen atxiloketen inguruan, berriz, lehendakariak adierazi du Espainiako Gobernuak "ezohiko legedia bertan behera" utzi behar duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.