Paueko Auzitegiak informazio osagarria eskatu dio Espainiari Arturo Villanuevaren estradizioaren inguruan erabakitzeko

2012ko irailaren 4a
15:49
Entzun 00:00:0000:00:00

Paueko Auzitegiak informazio osagarria eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionalari Arturo Villanuevaren (Iruñea, 1976) estradizioaren inguruan erabakitzeko. Gaur zuen epaiketa Villanuevak baina epaileak eskuartean informazio nahikorik ez duela ebatzi eta akusazio agiriaren kopia bat eskatu dio Auzitegi Nazionalari. Astebete atzeratu dute epaiketa, datorren artearterako beharrezko dokumentu guztiak iritsiko direlakoan. Bitartean, espetxean jarraituko du Villanuevak. 

 

Iheslaria uztailaren 27an atxilotu zuen Frantziako Poliziak Urruñan (Lapurdi), eta Paueko Auzitegira (Frantzia) eraman zuten jarraian. Epaileak Espainiaratzeko prozedura hasi bitartean espetxera bidali zuen. Lapurdira etorri berria zen Villanueva, eta bizitza erabat publikoa zeraman. Segi erakundearen aurkako polizia operazio batean atxilotua zuten 2001ean. 2009an, Belfasten atzeman zuten, baina bertako auzitegiak atzera bota zuen Espainiaren euroagindu eskaera. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.