Arafat hil da

Palestinarren mina agerian, Gazan, Zisjordanian zein errefuxiatu eremuetan

2004ko azaroaren 11
16:36
Entzun
Arafaten heriotzak sortutako saminaren adierazpenak nonahi ageri dira lurralde palestinarretan zein Libanoko errefuxiatu eremuetan.

Goizean goizetik mila palestinarretik gora batu dira Ramalan,Arafaten egoitza nagusia zen eta ehorzleku izango den Mukataren atarian. Hildako buruzagiari gorazarre egiteko garraisiak ozen entzuten ziren nazioarteko komunikabideetako berriemaileen arabera, eta, halaber, zenbaitzuk tiroak ere bota dituzte airera ingurua kontrolatzen ari ziren helikoptero batzuk ikustean. Gizonek garraisika eta emakumeek lurrean eserita negarrez adierazi dute euren mina berriemaile horiek agertu dutenez.

Gaza hirian eta inguruetan ere ugariak dira dolu adireazpenak. Kale eta errepide asko barrikadekin blokatu dituzte, eta sua piztu dute leku askotan. Izan ere, kultura arabiarrean hileta dolua adierazteko elementu garrantzitsua da ke beltza. Kaleak eta errepideak itxita egon arren, jende asko dabil kaleetan samin imintzioak egiten. Era berean, denda eta saltokiak itxita daude.

PAN Palestinako Aginte Nazionalak 40 eguneko dolua ezarri du eta neurri bera hartu dute Libanoko errefuxiatu eremuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.