Otegik dio HZk Europako Hauteskundeetara aurkeztea izango duen edo ez erabakitzerakoan eragina izango duela PSOEren jarrerak

2004ko maiatzaren 10a
16:27
Entzun
Sozialista Abertzaleak taldeko legebiltzarkide Arnaldo Otegik "herritarrez osatutako zerrenda bat" ezin bada Europako hauteskundeetara aurkeztu nor aurkeztu daitekeen galdera bota du Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. Gainera, ez zaio logikoa irudi "estatu frantziarrean" HZ aurkeztuko dela "dudan ez jartzea" eta "estatu espainiarrean" agian baimenik ez izatea. Aukera ukatzen bazaio, epailearen erabakiaren azpian erabaki politikoek zeresan handia izango dutela esan du. Argi utzi nahi izan du HZk ez duela ez Batasuna eta ez ezker abertzalea ordezkatzen.

Herritarren Zerrendak ez du ordezkatzen ez Batasuna eta ezta ezker abertzalea ere, Arnaldo Otegi Sozialista Abertzaleakeko legebiltzarkideak adierazi duenez. "Herritar ezkertiar eta abertzalez osatu dute zerranda hori, eta Europako Hauteskundeetara aurkezteko eskubidea izan beharko lukete". "Estatu frantsesean" aurkeztu ahal izango direla zihur dagoela esan du, "eta zergaitik ez estatu espainiarrean?". HZk aurkezterik izango ote duen edo ez "erabaki politikoen menpe" egongo da Otegiren iritzian. "Herritarrek osatutako zerrenda batek ere" ezin badu aurkeztu, hauteskundeetara nor aurkeztu daiteken galdera egin du.

"Gatazka gainditzeko, joku arauak aldatu behar dira" Otegiren iritzian, eta "horren inguruan eztabaida egin nahi duela erakutsi beharko du PSOEren gobernuak". Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok esan behar duen gauza bakarra zera da Otegiren iritzian: "Euskal Herria nazio bat da eta haien erabakia errespetatuko dut". Espainiako Gobernuaren aldetik jarrera hori dagoenean, "euskaldunok eseriko gara, eta joku arauak erabakiko ditugu". Gatazka gainditzeko, "herri honek herri bezala hitzegin behar du estatuarekin", eta beraiek horrexegaitik egin zuten Bergarako proposamena Otegiren esanetan.

Ibarretxeren proposamenari dagokionean, honako galdera bota du Otegik, :"norbaitek pentsatzen du gatazka gainditu daitekeela estatuaren aldaketarekin?", eta ezetz erantzun du, "denok dakigu ezetz".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.