EAJren Bizkai Buru Batzarraren lehendakari Andoni Ortuzarrek esan duenez hiru aukera daude Eusko Jaurlaritza osatzeko; lehenengoa EAJk bultzatua eta beste biak PPren eta PSE-EEren eskutik etorriko liratekeenak.
EAJk aurkezturiko lehen ituna "egonkortasun instituzionalerako ituna" litzateke Ortuzarrentzat. Aukera horrek euskal gizarteak eskatzen duenarekin "bat egiten" duela uste du, "akordio zabal eta sendoa delako krisialdi ekonomiko latzari aurre egin ahal izateko, ahalik eta akordio eta egonkortasun instituzionalik handienarekin".
Bigarren aukera "Fuenteovejunako itun" gisa definitu du Bizkaiko Buru Batzarreko lehendakariak, "aldaketa aitzakitzat harturik jaurlaritza ahula" ekarriko lukeena. EAJko ordezkariarentzat, "kanporatzea bilatzen du eta aurkarien indarra biltzen du". "Guztiz ezgaia izango den gobernua" ekarriko lukeela ere uste du.
"Birkonkistaren gobernua" litzateke Ortuzarrentzat hirugarren aukera.
Ortuzar: "PSE-EE alderdiak ahultasun eta mendekotasunaren aldeko apustua egingo du"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu