Orain atalean zigortutako kideak

2008ko urtarrilaren 23a
12:36
Entzun
Hauek dira Espainiako Auzitegi Nazionalak Orain ataleko kideei ezarritako zigorrak eta leporatutakoa.

Xabier Alegria: 18 urteko kartzela zigorra

14 urte erakunde terroristako kide eta buruzagi izatea leporatuta -delitu horretan Zigor Kodeak ezartzen duen gehienezkoa-. Beste lau urte kaudimengabezia zigorgarria delituagatik. Guztira 34 hilabeteko isuna ezarri diote (30.900 euro): 21.900 kaudimengabezia zigorgarriagatik eta 9.000 kontuak faltsutzea delituagatik.

Jose Luis Elkoro: 24

24 urte. Horietatik 12 ezarri dizkiote ETAko kide izatea egotzita; beste zortzi urte ezarri dizkiote Gizarte Segurantzari iruzur delitu bana egitea egotzita, eta beste lau ezarri dizkiote kaudimengabezia zigorgarria delituagatik. 34 hilabeteko isuna ezarri diote (30.900 euro guztira). Patxi Murga, Isidro Murga eta Jexuxmari Zalakainekin batera, Gizarte Segurantzari 1,7 milioi euroko iruzurraren erantzule zibil egin dute. Atxilotu egin zuten baina, epaia irmoa izan artean libre egongo da, osasun arazoengatik.

Carlos Trenor: 17

Erakunde terroristako kide eta buruzagi izatea egotzita, 13 urte, eta beste lau urte kaudimengabezia zigorgarria egotzita. 34 hileko isuna ezarri diote: 30.900 euro, kaudimengabezia zigorgarria eta kontabilitate faltsutzea egotzita.

Javier Salutregi: 12

Erakunde terroristako kide izatea egotzita, 12 urteko espetxe zigorra.

Teresa Toda: 10

Erakunde terroristarekin parte hartzea egotzita, 10 urteko espetxe zigorra, eta 24 hilabeteko isuna: 21.900 euro.

Manuel Intxauspe: 9

Erakunde terroristarekin parte hartzea egotzita, 9 urteko espetxe zigorra eta 21 hilabeteko isuna: 19.200 euro denera.

Isidro Murga: 10

Erakunde terroristarekin parte hartzea egotzita , 10 urte eta 24 hilabeteko isuna: 21.900 euro. Erantzule zibil egin dute.

Patxi Murga: 10

Erakunde terroristarekin parte hartzea egotzita (kontabilitate faltsutzea eta kaudimengabezia zigorgarria delituekin batera), 10 urteko espetxe zigorra, eta 24 hilabeteko isuna: 21.900 euro denera. Gizarte Segurantzari iruzur egitearen erantzule zibil egin dute.

Jexuxmari Zalakain: 9

Erakunde terroristarekin parte hartzea egotzita (kontabilitate faltsutzea delituarekin batera), 9 urteko espetxe zigorra eta 21 hileko isuna. Gizarte Segurantzari iruzurraren erantzule zibil egin dute.

Pablo Gorostiaga: 9

Erakunde terroristarekin parte hartzea egotzita (kontabilitate faltsutzea delituarekin batera), 9 urteko espetxe zigorra eta 21 hileko isuna: 19.200 euro.

Xabi Otero: 4

Erakunde terrorista laguntzeko kaudimengabezia zigorgarria delitua egotzita, lau urte, eta 24 hileko isuna.

IƱaki Zapiain: 4

Erakunde terrorista laguntzeko kaudimengabezia zigorgarria delitua egotzita, lau urte, eta 24 hileko isuna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.