NEURRIAK

2021eko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa
Itxiera ordutegia. Tabernek eta oro har ekitaldi orok 02:00etarako ateak itxi edo bukatu egin behar du.
Ostalaritza. Gehienez, edukieraren %50 baimenduko da. Barran edo zutik kontsumitzeak debekatuta jarraituko du. Mahaietan gehienez sei pertsona bil daitezke, eta maskara jartzea derrigorrezkoa da jateko edo edateko unean ezik.
Edukiera orokorra. Dendetan eta merkataritza tokietan oro har gehienez%60ko edukiera baimenduko da, betiere muga jakin bat ezartzen ez bada.
Kirol eta kultur ekitaldiak. 5.000 pertsona baino gehiagoko tokietan edukiera %30ekoa izango da gehienez. 1.600 eta 5.000 ikusle arteko eremuetan, barruan 800 pertsona biltzeko aukera egongo da, eta kanpoan, 1.200. 1.600 ikusle baino gutxiago bil daitezkeen tokietan, berriz, 600 lagun barruan eta 800 kanpoaldean.
Kirola egitea Aire zabalean, elkarrekin kirola egin dezaketen pertsona kopuruak ez du mugarik; barruko instalazioetan, aldiz, hamar lagunekoa izango da. Aldageletan, edukiera %50ekoa izango da, eta dutxetan bi metroko distantzia gorde beharko da.
Kultura eta turismo bisitak. Aire zabalean egiten diren kultura, turismo eta natur bisitetan, hogei lagun elkartu daitezke. Barnealdean, berriz, hamar lagun.
Txokoak. 09:00etatik 02:00etara ireki daitezke. Tabernen neurri berberak bete beharko dituzte, eta etengabe aireztatu beharko dute, gainera, txokoa. Gazteentzako guneek eta lokalek itxita jarraituko dute.

Nafarroa
Itxiera ordutegia. Ordubete atzeratu dute, 23:00etatik gauerdira.
Ostalaritza. Bi aukera ematen zaizkie. Batetik, %50eko edukiera. Mahaiko lau pertsona izan daitezke, eta aireztapena kontrolatu behar dute. Bigarrenik, mahai eta aulkien artean bi metroko distantzia gordeta, edukiera mugarik gabe izango da, baina bezeroen datuak hartu beharko dituzte.

Ipar Euskal Herria
Maskararik ez. Herenegundik ez da derrigorrezkoa kanpoaldean.
Etxeratzeko agindua. Indargabetu egingo da bihartik aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.