Nazioarteko erantzuna Mubaraken dimisioari

2011ko otsailaren 11
20:18
Entzun
Egipton ez ezik, Hosni Mubarak presidentearen dimisoak oihartzun handia izan du nazioarte osoan, eta agintari askok hitz egin dute horren inguruan.

Catherine Ashton Europako Batasuneko Atzerri Politikako ordezkariak Mubaraken erabakia "onartu du, eta "herriaren ahotsa" entzun duela gaineratu du.

Joe Biden AEBetako presidenteordea: "Egiptoko eta Ekialde Hurbileko historiako oinarrizko unea da". Aldaketak "itzulerarik ez" duela izan behar adierazi du.

Angela Merkel Alemaniako kantzilerra: "Aldaketa historikoa da".

Ban Ki-Moon NBEko idazkari nagusia: "Herriaren ahotsa entzun dute". Trantsizio "baketsu eta antolatu" baten alde agertu da. "Orain herrialdearen etorkizuna herritarren eskuetan" dagoela ohartarazi du.

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa: "Egun ederra da gaurkoa, batez ere aldaketa baketsu batean hain ausart hitz egin duten guztientzat".

Israelek Egiptorekin dituen bake akordioetan aldaketarik ez egotea espero du, eta demokraziarako bidea indarkeriarik gabea izatea.

Hamas poztu egin da dimisoaren berri izan duenean. Mubarakekin erlazio txarra zuelako. Gobernu berriari palestinarrei laguntzea eskatu die, batez ere Gazakoei.

Hezbolak egiptoar guztiak zoriondu ditu, "miraria lortzeko gakoa" izan direlako. "Batasuna eta iraunkortasunak iraultza" ekarri duela ziurtatu dute.

Qatarrek ziurtatu du "Egiptok demokrazia eta bizitza duina lortzeko asmoan eginiko pauso on eta garrantzitsua" dela dimisioa.

Trinidad Jimenez Espainiako Atzerri ministroa: "Egiptoarrek heldutasun demokratikoa eta erantzukizuna erakutsi dute. Askatasun eta eskubide gosea dute".

Ahmet Davutoglu Turkiako Atzerri ministroa: "Zorionak egiptoarrei. Ea euren itxaropena betetzen duen sistema bat eratzen den".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.