Kronologia

2010eko maiatzaren 19a
09:43
Entzun
2001. Thaksin Shinawatrak bozak irabazi zituen. Thailandiarrek Thailandiarrak Maite Dituzte alderdiko burua zen.

2006. Estatu kolpea eman zuen armadak. Konstituzioa indargabetu eta Legebiltzarra desegin zuten. Thaksin Londresera erbesteratu zen. Bi urteko kartzela zigorra ezarri zioten, ustelkeria leporatuta.

2007. Thaksinen alderdiak irabazi zituen bozak; PPP Herriaren Alderdi Popularrak. Somchai Wongsawata izendatu zuten lehen ministro.

2008. Koalizio gobernua eratu zuten, baina lehen ministroak dimisioa eman behar izan zuen. Thaksinen koinatua izendatu zuten, baina alkandora horidunek protestak hasi zituzten, haren dimisioa eskatzeko. PPP indargabetu zuten epaileek, eta orduan protestak eten zituzten. Parlamentuak lehen ministro berria aukeratu zuen: Alderdi Demokratako Abhisit Vejjajiva.

2009. Parlamentua desegitea galdegiteko protestak hasi zituzten apirilean alkandora gorridunek. Bozak aurreratzeko ere eskatzen zuten eta aurreko konstituzioa indarrean jartzeko; 1997koa. Bangkok hiriburuan eta bost eskualdetan larrialdi egoera ezarri zuten.

2010. Martxoaren 14an protestak egiteari ekin zieten berriz alkandora gorridunek. Apirilaren 10ean hogei lagun hil ziren enfrentamenduetan. Abhisit lehen ministroak protestak gogortzen ari zirela ikustean, bozak aurreratzea proposatu zuen; azaroaren 14rako iragarri zituen hauteskundeak. Oposizioak, hasiera batean, proposamena onartu zuen, baina beste behin liskarrak piztu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.