KRONOLOGIA

2016ko urriaren 17a
19:24
Entzun

Azken bi urteetako kronologia bat da hau:

2006

Su-etena: martxoaren 22an iragarri zuen ETAk. 24an sartu zen indarrean.

Otegi espetxean: jamar egun egin zituen Otegik espetxean martxoaren 29an hasita.

Manifestazioa: apirilaren 1ean milaka lagun Bilbon, konponbidearen alde.

Ahotsak mugimendua: apirilaren 8an aurkezpena, Donostian.

Batasuneko mahaikideak auzibidean: zortzi mahaikide inputatu baina aske, ekainean.

Lehen krisia: prozesuaren lehen krisia gainditzeko konpromiso batzuk hartu zituen alderdi sozialistak, besteak beste, ezker abertzalearekiko bilera iragartzea.

Zapatero: ETArekin elkarrizketak hasiko zituela iragarri zuen ekainaren 29an, Espainiako Kongresuan, Espainiako gobernuburuak.

PSE-Batasuna: uztailaren 6an bildu ziren Lopez eta Otegi, besteak beste. PSN ez zen sartu elkarrizketa prozesuan.

De Juana: euskal presoaren lehen gose grebaren hasiera erietxean, abuztuaren 7an.

ETAren agiria: prozesua "krisi egoera nabarmenean" zela esan zuen, abuztuan.

Alderdien elkarrizketak: irailean, ezker abertzaleko, EAJko eta PSEko talde negoziatzaileak isilpeko bileretan hasi ziren. Azaroaren hasieran eten egin ziren elkarrizketak.

Ibarretxe auzibidean: Batasunarekin hitz egiteagatik, Jaurlaritzako lehendakarariaren aurkako kereila tramitatzea onartzea erabaki zuen EAEko Auzitegi Nagusiak, urriaren 11n.

Arma lapurreta: ETAk urriaren 24an 350 pistola lapurtu zituzten Nimesen (Frantzia) ondoan.

Europako Parlamentua: bakearen aldeko ebazpena onartu zen urriaren 25ean, alde txikiarekin.

Lopez auzibidean: PSE-EEko idazkari nagusiaren aurkako kereila tramitera onartu zuen EAEko Auzitegi Nagusiak, Otegirekin biltzeagatik.

De Juanaren bigarren gose greba: Azaroaren 2an hasi zuen.

Prozesua eteteko arriskua: prozesua eten zitekeela ohartarazi zuen ETAk Zutabe-n.

Atxiloketak Frantzian: ETAko ustezko hiru kide atxilotu zituzten azaroaren 29an, eta beste hiru handik hiru egunera.

ETA-Gobernua: abenduaren hasieran bileraren bat egin zutela filtratu zen.

Barajasko atentatua: ETAk bonba-auto bat zartarazi zuen abenduaren 30ean, Barajasko aireportuko T-4ko aparkalekuan, eta bi lagun hil zituen.

2007

ETAren agiria: su-etenari eusten ziola jakinarazi zuen, urtarrilaren 10ean. Batasunak bi egun lehenago eskatu zion.

Zapatero Kongresuan: ETAk bake prozesua apurtu duela esan zuen Zapaterok Kongresuko eztabaidan.

Anaitasunako ekitaldia: Hegoaldeko lau lurraldeentzako autonomia proposamena aurkeztu zuen Batasunak.

Udal eta foru hauteskundeak: Abertzale Sozialisten zerrenda guztien eta EAE-ANVren 133 zerrendaren baliogabetzeak baldintzatu zuen kanpaina.

ETAren agiria su-eten hausturaz: ekainaren 5ean hedabideen argitaratutako agiri baten bidez jakinarazi zuen ETAk su-etena hautsi egin zuela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.