KRONOLOGIA

2020ko abenduaren 14a
13:01
Entzun

2009
2009-10-13. Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Rufi Etxeberria, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta, Txelui Moreno, Amaia Esnal, Mañel Serra eta Ainara Oiz atxilotu zituzten.
2009-10-16. Otegi, Diez, Jacinto, Rodriguez eta Zabaleta kartzelatzeko agindu zuen Baltasar Garzonek.

2010
2010-4-26. Auzitegi Nazionalak Rafa Diez aske utzi zuen, 30.000 euroko bermea jarrita.

2011
2011-6-27. Bateraguneren epaiketa hasi zen.
2011-9-16. Otegiri, Diezi, Jacintori, Rodriguezi eta Zabaletari kartzela zigorra ezarri zien Auzitegi Nazionalak —Diez hiru egunera espetxeratu zuten—. Esnal, Moreno eta Serra absolbitu egin zituen.
2011-10-20. ETAk amaitutzat eman zuen jardun armatua.

2012
2012-5-10. Zigor epaia berretsi zuen Gorenak.
2012-6-23. Gorenaren erabakiaren aurkako babes helegitea aurkeztu zuten.

2013
2013-6-4. Auziko mamiaz erabaki artean zigortuak aske ez uztea erabaki zuen Konstituzionalak.

2014
2014-7-22. Babes helegitea atzera botata, Zabaleta, Jacinto, Rodriguez eta Otegi preso mantentzea erabaki zuen Konstituzionalak.

2015
2015-10-11. Zabaleta, Jacinto eta Rodriguez aske gelditu ziren, zigorra osorik beteta.

2016
2016-3-1. Otegi aske gelditu zen.

2018
2011-11-6. Estrasburgok ebatzi zuen Auzitegi Nazionaleko epaimahaia ez zela inpartziala.

2019
2019-2-20. Irmoa bihurtu zen 'Bateragune auziaz' Europak emandako epaia. Horrek, defentsari Gorenera jotzeko eskubidea eman zion.
2019-11-15. Espainiako Auzitegi Gorenak Bateragune auziko epaiaren berraztertze helegitea aurkezteko baimena eman zion defentsari. 2012ko sententzia indargabe geratzeko aukera zabaldu zuen horrek.

2020
2020-08-01. Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zituen zigorrak.
2020-11-19. Voxen helegitea kontuan hartu eta epaiketa berriro egiteko eskatu zuen fiskaltzak.
2020-12-14. Auzitegi Gorenak epaiketa berriz egitea erabaki du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.