Euskal selekzioaren aldeko iritzi taldeak (ESAIT) datorren asteazkenean Athletic-Bartzelona Espainiako Kopako finalean ere selekzio ofizialaren aldeko aldarrikapena egiteko eskatu du. Partida "berezia" dela esan du gaur, Bilbon emandako prentsaurrekoan, Athletic Euskal Herriko taldea delako eta Bartzelona Herrialde Katalanetakoa, "bi nazioetako taldeak biak".
Finalean Espainiako erregea izango dela-eta, euskal selekzioaren aldeko iritzi taldeak Mestalla estadioan (Valentzia, Herrialde Katalanak) izango diren Athleticeko jarraitzaileei eskatu die Espainiako ereserkiaren unean bizkarra emateko, "desadostasun politikoa agertzeko, Espainia Estatuak selekzio ofiziala izatea ukatzen baitu".
ESAITek mezu bera zabalduko du astelehenean Bartzelonan, han egingo duen agerraldian.
Halaber, asteazkenean Bilboko kaleetan ere izango dela jakinarazi du, "Athletic animatuz eta selekzio ofiziala aldarrikatuz".
Kopako finalean selekzio ofiziala aldarrikatzeko dei egin du ESAITek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu