Ijitoak kanporatzeagatik Frantziari Europak espedientea zabaltzeko proposatuko du Justizia komisarioak

2010eko irailaren 14a
19:59
Entzun
Frantziak bere herrialdetik ijitoak kanporatu dituela-eta hari espedientea zabaltzeko proposamena egingo du Viviane Reding Europako Batasuneko (EB) Justizia komisarioak, honek gaur jakinarazi duenez. Europako Batzordeari proposatuko dio Frantziaren aurkako neurri hori hartzeko, eta adierazi du bi aste barrurako espero duela erabakia.

"Denborarik gal ez dezagun, [Jose Manuel Durao] Barroso [Europako Batzordeko] presidenteari aholkatuko diot arau hauste prozedura irekitzeko", esan du Bruselan Redingek. Honen ustez, Frantziak EBko herritarrek duten mugikortasun askatasunaren eskubidea urratu du. Aldiz, Frantziako Gobernuak dio kanporaketak legeak dioen bezala egiten dituela.

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) atzo salatu egin zuen Frantziak ijitoak kanporatu izana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.