Iñaki Gracia kartzelatzeko agindu du epaileak

2008ko azaroaren 18a
14:09
Entzun
Iñaki Gracia (Errenteria, Gipuzkoa) presoa Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman dute gaur, atzo Frantziak Espainiaren esku utzi ondoren, eta epaileak kartzelan sartzeko agindu du.



ETAko kide izatea egotzita Frantzian ezarri zioten zigorra beteta kanporatu zuten atzo, eta Espainiako Poliziak atzeman egin zuen. Soto del Real espetxean egin du gaua, eta gaur hiru auziren berri eman diote auzitegian.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) salatu duenez, Frantziak eta Espainiak ez dituzte bete estradizio prozeduraren arauak. Azaldu duenez, Gracia preso zela, Espainiak estradizio eskaera egin zion Frantziari. Frantziak eskaera ontzat eman zuen, baina Espainiak ezeztatu egin zuen gero eskakizuna. Eskaera ezeztatzen den kasuetan entregatua ez izateko eskubidea izaten da, AAMren esanetan. Hortaz, eskubide hori urratu egin dela salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.