Harpidetza kanpaina datozen asteetan

2009ko otsailaren 13a
12:05
Entzun 00:00:0000:00:00
Behe Bidasoako Hitza-rako harpidetzak egiteko kanpaina egingo dute datozen asteetan. Gainerako Hitza tokiko egunkariak bezala, proiektuak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jasotzea espero dute, baita Bidasoa Behereko eskualdeko udalena (Hondarribia, Hendaia, Irun, Biriatu eta Urruña) ere. Hala ere, harpidedunak izango dira egunkari berriaren oinarririk sendoena.

Horrenbestez, martxoaren amaieran, hasi bitartean, harpidetzak egiteko kanpaina zabala egingo dute. Harpidedun egin nahi duenak (0034) 902-820201 telefonora dei dezake, edo bestela Behe Bidasoako Hitza webgunean egin daiteke papereko edizioaren harpidetza.

PDF euskarrian egunero posta elektronikoan e-gunkaria jasotzeko eskaera ere webgunean egin behar da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.