Gose greba mugagabea hasi dute Valdemoroko euskal presoek

2010eko ekainaren 15a
14:38
Entzun 00:00:0000:00:00
Bakartzearen aurka gose greba mugagabeari ekin diote Iker Araguas, Patxi Uranga eta Asier Kintana euskal presoek Valdemoroko espetxean, Aministiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Asteotan hainbat protesta egin dituzte, hiru modulotan bakartuta dauzkatelako, baina espetxeko zuzendariak ez ditu aintzat hartu eskaerak, eta horregatik erabaki dute gose greba hastea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.