Gernikako Akordioak azken lan urteko balorazioa egin du

2012ko uztailaren 5a
13:19
Entzun

Gernikako Akordioa izenpetu zuten eragileek, azken lan urtean jasotako gertakizunei buruzko balorazioa egin dute gaur Donostiako Hesperia hotelean. Eragileen ustez, gatazka politikoa konpontzeko prozesuari dagokionez "argipen urtea" izan da.

Alde batetik, Aieteko Nazioarteko Konferentzia nabarmendu dute. Ezker abertzalearen ustez, Konferentziak nazioarteko errefentziazko pertsonek eta Euskal Herriko eragile politiko zein sozialek, gatazka konpontzeko bide-orria zehazteko balio izan du.

Bestalde, ETAren jarduera armatuaren behin betiko bukaera "argiune nagusiena" bezala definitu dute. Gernikako Akordioaren babesleentzat, erabaki historikoa izan da eta "gure historia garaikidean mugarri handia jarri du". Halaber, bai Frantziako bai Espainiako gobernuekin elkarrizketa ekiteko prestutasuna adierazi izanak, ETAren borondatea "argi" erakusten duela esan dute.

Sorturen legeztatzea ere, normalizazio politikoaren bidean aurrerapauso gisa ulertzen du Gernikako Akordioak. 

Gainera, euskal preso politikoak gatazka politikoari "konponbide integral eta demokratikoa emateko subjektu aktibo gisa" agertu direla adierazi dute.

Eragileen esanetan, "Espainiako gobernuak eta Alderdi Popularrak nahiko luketen kontakizuna fikzioa besterik ez da eta, bitartean, gatazka politikoa behin betiko amaitzeko aukera historikoa arduragabekeria itzelaz galbidean uzten ari dira". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.