Gehiengo sindikalaren azkenaldiko ekimen bateratuak

2010eko irailaren 7a
18:07
Entzun
Greba orokorra. 2009ko maiatzaren 21ean Hego Euskal Herrirako greba orokorra antolatu zuten, "bestelako eredu sozio-ekonomikoaren alde". Jarraipen handia izan zuen.

Dekalogoaren aurkezpena. 2009ko irailaren 15ean “krisia gainditzeko” dekalogoa aurkeztu zuten, eta mobilizazioak egin zituzten hurrengo egunetan Donostian, Eusko Legebiltzarraren aurrean eta Nafarroako Parlamentuaren aitzinean.

=b'Askatasunaren alde' nazio manifestazioa.=b 2009ko urriaren 17an, eurek deituta, manifestazio nazional erraldoia izan zen Donostian, Askatasunaren alde. Eskubide guztiak guztiontzat lelopean, Arnaldo Otegi, Rafa Diez eta ezker abertzaleko beste zortzi lagunen atxiloketak salatzeko. “Irtenbide demokratikoa” aldarrikatu zuten. (Bideoak BerriaTBn: deialdia eta agiria eta manifestazioa).

Jaurlaritzaren politika ekonomikoaren aurka. Eusko Jaurlaritzaren politika ekonomikoaren kontrako manifestazioa egin zuten 2009ko azaroaren 13an, Gasteizen.

Erreformen aurkako mobilizazioa. Manifestazioa egin zuten Gasteizen, 2010eko martxoaren 2an, Erreformen aurrean, langileok eredu berri bat lelopean. Egungo eredu sozio-ekonomikoaren aurrean "alternatiba" badela zioten.

Greba arlo publikoan. 2010eko maiatzaren 25ean Hego Euskal Herriko arlo publikoko greba deitu zuten eta, sindikatuen arabera, "oso jarraipen ona" izan zuen lanuzteak.

Lan erreformaren kontrako manifestazio nazionala. Euskal gehiengo sindikalak deituta, Bilbon manifestazio nazionala egin zuten 2010eko ekainaren 12an Bilbon, Murrizketarik ez! Euskal langileok gure etorkizunaren jabe lelopean, Espainiako Gobernuaren lan erreformaren aurka egiteko. Ezker abertzalearen, EAren, Aralarren eta Alternatibaren babesa jaso zuten.

Langileen eskubideen aldeko greba orokorra. 2010eko ekainaren 29rako Hego Euskal Herri mailako greba orokor deialdia egin zuen gehiengo sindikalak, langileen eskubideak defenditzeko eta erreforma salatzeko asmoz. Orduan ere ezker abertzalearen, EAren, Aralarren eta Alternatibaren babesa jaso zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.