Galdeketaren bidean Txingudin, Lasarte-Orian eta Astigarragan ere

2016ko ekainaren 13a
12:53
Entzun

Eskuen Eguna egin dute Txingudi eskualdean, eta martxa bana joan da Irunera Hondarribitik eta Hendaiatik. Erabakitzeko eskubidearen alde ehunka lagun bildu ditu dinamikak. Han ere galdeketa egin nahi dute, eta 2018ari begira jarri dira.

Irun eta Hondarribian erabakitzeko eskubidearen gaineko adierazpenak egin zituzten joan den larunbatean. Irungo kasuan, ia 300 pertsona ezagunek bat egin zuten Oiasso museoan. Hezkuntza, politika, kultura, kirola… arlo ezberdinetakoak erabakitzeko eskubidearen bueltan batu ziren. 

Lasarte-Orian, 44 laguneko batzorde sustatzaile bat aurkeztu dute, herritarren aurrean. 2017an herri galdeketa egitea helburu, sinadura bilketa jarri dute martxan, eta goizean 457 sinadura jaso dituzte.

Astigarragan, galdeketa iragarri dute datorren urteko udaberrirako. Urumea bailarako herriekin bat egingo du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.