Ezker abertzalearen ustez, "EAJk eta Nafarroa Baik ez dute euskal estaturik nahi"

2007ko abenduaren 29a
17:22
Entzun 00:00:0000:00:00
"EAJk eta Nafarroa Baik ez dute euskal estaturik nahi". Hala esan du gaur Karmele Aierbe ezker abertzalearen kideak Elorrion (Bizkaia) egin duten agerraldian. "Interes alderdikoiak eta negoziokoak dituzte haiek, eta horren arabera mugitzen dira. Haien helburua ez da Euskal Herriaren eraikuntza, Espainiarena baizik".

Ezker abertzaleak "marko demokratikoa" lortzeko proposamena izan baduela azpimarratu du Aierbek, eta independentzia defenditu du. "Proiektu independentistak existitzeko eskubidea dauka eta, herritarrek hala nahi badute, gauzatzeko ere bai. Zaila izango da euskal estatua lortzea, baina lortuko dugu".

Ildo horretan, ezker abertzaleak iragarri du hemendik aurrera euskal estatu sozialista lortzeko pausoak emango dituela eta horri emango diola lehentasuna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.