Ezker abertzaleak elkarretaratzea egin du Basauriko espetxearen aurrean (ikusi bideoa)
Larunbateko manifestazioari atxikimendua adierazteko, ezker abertzaleak elkarretaratzea egin du gaur Basauriko (Bizkaia) espetxearen aurrean. Dozenaka lagunek hartu dute parte; haien artean ziren Tasio Erkizia, Rufi Etxeberria, Itziar Lopategi, Iñaki Olalde, Miren Legorburu eta Joxe Ramon Etxebarria."Euskal Herrian prozesu demokratikoa abian jartzearen beharra dago, eta horren baitan eta berau bultzatzeko euskal presoen eskubideen aldeko herri dinamikaren garrantzia" azpimarratu du Etxebarriak. Presoek eta horien senideek pairatzen duten "egoera latza" salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu