Jose Mari Sors Zabaltzeneko kudeatzaileak aske geratu eta berehala adierazi duenez, Espainiako Juan del Olmo epaileak agindutako operazioaren atzean euskal kulturgintzako enpresak "kriminalizatzeko" saioa dago. Espainiako enpresaren bati arazo fiskalen bat atzematen bazaio, arazo hori "fiskalitatearen barruan" tratatzen dela agertu du Sorsek; aldiz, Euskal Herriko bada, kriminalizatzeko saioak egiten direla.
"Argi dago enpresek tratu desberdina jasotzen dutela Espainian egon edo Euskal Herrian egon. Espainian badaude, eta arazo fiskal bat sortzen bada, fiskalitatearen barruan tratatzen dira auzi horiek. Aldiz, arazo horiek Euskal Herrian gertatzen badira, eta, gainera, enpresa horrek kulturgintzan lan egiten badu, kriminalizatu egiten da; ETArekin lotzen da", adierazi du Madrilen, auzitegiaren atarian.
Martin Ugalde Kultur Parkearen kontrako operazioa
Euskal kulturgintzako enpresak kriminalizatzeko saioa dagoela salatu du Jose Mari Sorsek
Enpresa bat Espainian edo Euskal Herrian egon, oso tratamendu diferentea ematen zaiela salatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu