ETBko langileen idatzia

2010eko azaroaren 10a
18:30
Entzun
- EITBko langileok harridura eta haserrea adierazi nahi dugu gure Zuzendaritzaren jokaerarekin.

- Salatu nahi dugu EITBko Zuzendaritzak taldeko komunikabide publikoak erabili izana EITBko langileok gezurretan gabiltzala esateko, eta eurak hain zuzen ere gezurretan aritzeko. Era berean, gaitzetsi egiten dugu ETB-ko zuzendariak, Miguel Angel Idigorasek, komunikabide pribatu batean ETBko langileak iraindu eta arlo profesionaleko gatazka bat esparru politikora eraman izana.

- Berretsi nahi dugu langileok frogatu ditzakegun baieztapenak baino ez ditugula egin. Hau da, politikako arloburuak, Juan Carlos Viloriak, berak idatzitako testua inposatu nahi izan ziola erredaktore bati, honek ez zuela onartu, eta azkenean, bideo hori ez zela emititu eguerdiko albistegian.

- EITBko webgunean, eta herritarrek epaitu dezaten, Zuzendaritzak eskegitako bideoa arratsaldeko albistegian emititu zena da baina ez da Viloriaren jatorrizko bertsioa, erredakzioan moldatu, eta telebistarako egokitutakoa baizik.

- Erantzuteko eskubidea exigitzen diogu EITBko zuzendaritzari eta hortaz, web orrian agertzen den bideo horren alboan goizeko erredaktoreari politikako arloburuak inposatu nahi izan zion testua argitaratzeko eskatzen diogu, hain zuzen ere ohar honekin batera txertaturik doan testua. Izan ere arazoa ez da emititu zen bideoa, baizik eta inposatutako testua.

- Denona eta denonzat den kalitatezko telebista publiko baten alde lan egiteko konpromisoa berresten dugu.

Euskal Telebistako Langile Batzordeak (ELA, LAB, KLB, CCOO) eta Langile Batzarrak aho batez onartutako testua da.

Bilbon, 2010eko azaroaren 10ean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.