Euskal Herriko gatazka

"Esperantzarako bide bakarra" ETA garaitzea dela esan du Aznarrek

2005eko urtarrilaren 22a
16:25
Entzun
Bihar dira hamar urte ETAk Gregorio OrdoƱez Donostiako PPko zinegotzia hil zuela, eta, urteurren horren kariaz, omenaldia egin diote Donostiako Kursaalean. Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohi eskuindarra izan da ekitaldiko hizlari nagusia.

Negoziazioaren aurka agertu da Aznar bere mintzaldian, eta bakerako eta esperantzarako bide bakarra ETA garaitzea dela esan du. "Ez terroristek, ez haien konplizeek, ez haien laguntzaileek ezin dute inolako ordainik izan, inoiz eta inola ere ez; ez hiltzeagatik, ez hiltzeari uzteagatik", azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.