Jaurlaritzaren Estatutu proposamena

Espainiako Konstituzionalera jo aurretik "debate politikoa" agortuko dutela iragarri du PSOEk

2004ko abenduaren 31
15:16
Entzun
Jordi Sevilla Espainiako Gobernuko Administrazio Publikoetako ministroak argi utzi zuen atzo Jaurlaritzaren Estatutu proposamenak Espaianiako Kongresuan aurrera egitea eragotziko dutela, eta hala berretsi du gaur Ser irrati katean egin dioten elkarrizketan. Egitasmo "ilegala" dela nabarmendu du Sevillak.

Ildo bertsutik, Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren Kongresuko bozeramaileak ere Ibarretxeren Planak aurrera egin dezan eragotziko dutela agertu du gaur. Nolanahi ere, PPren eskaerari oraingoz muzin egingo diotela iragarr du Rubalcabak; hots, Estatutu proposamenaren aurka bide juridikotik ekiteari. Izan ere, PPko buruzagiek Espainiako Gobernuari eskatu diote Auzitegi Konstituzionalean inpugna dezala Ibarretxeren Plana.

Bide juridikoa ez du baztertu Rubalcabak, baina oraingoz "debate politikoa agortu arte" itxarongo dutela esan du. Eusko Legebiltzarrak onartutako egitasmoa "Otegiren, Terneraren eta Ibarretxeren plana" dela esan du Rubalcabak, eta "muturrekoa eta baztertzailea" dela erantsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.