ERREAKZIOAK. Ezker abertzalea: "Konfrontazio faltsuaren hautagaia da"

2008ko irailaren 29a
16:02
Entzun
Ezker abertzalea

"Konfrontazio faltsuaren hautagaia da Ibarretxe, baita errealitatea desitxuratzeko eta euskal gizartea manipulatzeko ere. Euskadi bere menpe edukitzeko EAJ da Madrilen apusturik onena, ez du PSE-EE eta PPren beharrik".

Joseba Azkarraga (EAko idazkari nagusia eta Eusko Jaurlaritzako sailburua)

"Ibarretxe izanda hautagaia, argitu egin da EAJ eta gure arteko koaliziorako bidea. Fio gara Ibarretxez, eta hori erabakigarria da akordioetara iristeko. EAk duela urtebete pasa erabaki zuen bakarrik aurkeztuko dela bozetara. Hala ere, une bakoitzean ikusi egin behar da EAJrekin joan edo ez".

Mikel Arana (EBko bozeramailea)

"Ibarretxe izanda berriro hautagaia, Jaurlaritzan legealdia bukatzeko berme osoa dugu. Ibarretxek gizarte politiketan sakondu beharko luke".

Rodolfo Ares (PSE-EEko bozeramailea)

"EAJk iraganeko hautagai baten aldeko apustua egin du. EAJren programa, Ibarretxek azkeneko urteetan defenditu duen programa izango da, eta abertzaleen indar metaketa dute helburu. Urkulluk jarrerak moderatu nahi izan dituenean, porrot egin du beti".

Antonio Basagoiti (EAEko PPko presidentea)

"Ahal dudan guztia egingo dut Ibarretxe ez izateko berriro Eusko Jaurlaritzako lehendakari. Izan ere, kalte egiten dio herri honi, eta ekonomiaren hazkunderako eta bakerantz aurrera egiteko enbarazu egiten du".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.