EAEko fiskal nagusiak dio "oso garrantzitsua" dela Sortuk "ETAren biolentzia errefusatu izana"

2011ko martxoaren 8a
14:48
Entzun
Juan Kalparsoro EAEko fiskal nagusiak gaur esan du "oso garrantzitsua" dela Sortuk ETAren biolentzia "modu argian eta zalantzarik gabe" errefusatu izana. ETAk urtarrilaren 10ean egin zuen su-eten iragarpenean ezer garbi ez duela ikusten du, eta behin betiko su-etena ez duela iragarri gogorarazi du. Sorturen sorreran, ordea, bestelako iritzia du: "Ezker abertzaleak Sortu sortzea, non ETAren biolentzia modu argian eta zalantzarik gabe errefusatzen den, aldaketa oso garrantzitsua suposatzen du orain arte ETArekin lotu eta koordinatu den talde politikoan". Azken hitza, hala ere, epaitegiek izango dutela gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.