Donostiako Lurralde Auzitegiko 1. Instrukzio epaileak ere deklarazioa hartu dio Porturi. Efe berri agentziak zabaldu duenez, Donostiako Ospitalean azterketa medikua egin ostean jakinarazi zuten mediku txostenean jasotzen diren lesioak nondik datozen aztertzen ari da epaile hori. Beraz, Guardia Zibilaren eskuetan inkomunikatuta egon den Porturi deklarazioa hartu dio. Iturri horien arabera, atzo baino lehenago hartu zion deklarazioa.
Mediku txostenaren ondorioz ireki diren aurretiazko eginbideetarako informazioa metatzen ari da epailea. Eginbideak amaitu ostean erabaki beharko du auziarekin jarraitzen duen edo, auzia beste epaitegiren bati dagokiola erabakiz gero, inhibitu egiten den.
Donostiako Auzitegiak ere hartu dio deklarazioa Porturi, tortura susmoak direla eta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu