Bildarratzek dio udalak diputazioen ardura direla, ez Espainiako Gobernuarena
Jokin Bildarratz Eudeleko presidenteak argitu du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalen ardura probintziotako diputazioena direla, eta ez Espainiako Gobernuarena. 2011ko abenduaren 31 arte Espainiako Estatuko udalek eta horien menpekoek ezingo dutela epe luzerako mailegu pribaturik edo publikorik eskatu dioen dekretuaren atala argitzera etorri da Bildarratzen baieztapena. Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluan ostegunean onartutako dekretu legea gaur argitaratu dute ofizialki, eta ostegun honetan bertan Kongresuak baliozkotzea nahi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu