Beste 212 kasu positibo zenbatu dira Hegoaldean, eta 21 lagun erietxeratu
IRUÑEA. Osakidetzak eta Osasunbideak 7.668 test egin zituzten ostegunean COVID-19a detektatzeko, eta horien %2,7k eman zuten positibo: 212 kasu atzeman ziren, alegia. Horietako 107 Bizkaian detektatu zituzten. Nafarroan 47 detektatu zituzten; Gipuzkoan, 37; eta Araban, 20. Halaber, ospitaleei so, 151 paziente dira gaitzarekin Hegoaldeko zentroetan; horietako 60 ZIUetan daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu