Berlinen (Alemania) milaka eta milaka homosexualek eurekiko "tolerantzia handiagoa" eskatu dute, festa batean. Bertan izan da hiriko alkatea: Klaus Wowereit sozialdemokrata —homosexuala da, jendaurrean esana duenez—.
Aurtengoa Belringo festaren 33. edizioa da, eta antolatzaileek milioi erdi bat lagun biltzeko aurreikuspena zeukaten.