Bahraingo Gobernuak orain dela bi hilabete eta erditik indarrean den larrialdi egoera kendu du gaur goizean. Besteak beste, turismoari eta negozioei begira normatasuna irudikatu nahi dute. Oposizioak, ordea, protesten kontrako errepresioak jarraitu egingo duela uste du. Zentzu horretan, Human Rights Watch gobernuz kanpoko erakundeak esan du azken asteetako zapalkuntza aintzat hartu behar dela, eta zehazki Nazioarteko Automobilismo Federazioari (FIA) zuzendu zaio. Martxoan zen jokatzekoa 1 Formulako Bahraingo Sari Nagusia eta bertan behera geratu zen errepresioagatik. Ostiralean sari hori urte amaieran jokatu dadin saiatzeko bilera egingo dute Bahreinen.
Bahraingo Gobernuak larrialdi egoera kendu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu