Erreakzioak

Arzalluz: "Eusko Legebiltzarra kondenatuko balute, askatasunaren alde borrokan jarraitzeko bultzada emango ligukete"

2003ko abenduaren 3a
12:10
Entzun 00:00:0000:00:00
Xabier Arzalluz EAJko EBBren lehendakariak gaur Bilbon adierazi duenez, Juan Maria Atutxa Legelbiltzarreko aurkako epaia emango balute, "askatasunaren alde borrokan jarraitzeko bultzada" emango liekete. Arzalluzen esanetan, "alarma sozial handia" sortuko litzateke epaitegiek "aurrera" jarraituko balute.

"Madrilek aztikeri bat egiten duen bakoitzean, Batasuna legez kanpo jartzen dutenean edota 'Egunkaria'-ra sartzen direnean, ez dela ezer gertatu esaten dute gero, eta terrorismoa gutxitu egin dela esaten dute. Zer nahi dute bada guk egitea?", esan du Arzalluzek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.