Espainiako Auzitegi Gorenak lehengo astean EAE-ANVri eta EHAKri Espainiako hauteskundeetan parte hartzeko debekua jarri zien, eta gaur atera du EHAKz autoa -ANVri buruzko larunbatean plazaratu zuen-. "Aniztasun politikoa gordetzeko ez ditugu EHAKren jarduerak eten", esan du Gorenak auto horretan. "Ez litzateke egokia izango" neurri hori hartzea, eta "gehiegizkoa" litzatekeela ere adierazi du. "Beste interesen gainetik" hori dena kontuan hartu behar da, haren ustez.
Bide batez, baina, bi alderdi haien legez kanporatze prozesua aurrera doa Goreneko 61eko Sala Berezian. Hori ere ez du eten.
Espainiako Estatuaren Abokatuak eta Fiskaltzak EHAKren jarduerak eteko eskatu zioten Gorenari.
"Aniztasun politikoa gordetzeko" utzi ditu Gorenak EHAKren jarduerak eten gabe
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu