Alderdien Legea indargabetzeko eskatu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek

EB-IUrena izan da ekimena, eta EAJk,EAk eta Aralarrek bozkatu dute alde; PSE-EEk eta PPk, ostera, kontra

2004ko maiatzaren 27a
17:15
Entzun 00:00:0000:00:00
Gipuzkoako Batzar Nagusiek Batasuna legez kanpo uzteko erabili zen Espainiako Alderdien Legea indargabetzeko eskatzen duen testua onartu dute gaurko saioan. EB-IUk aurkeztu zuen "berehalako indargabetzea" eskatzen duen arauz besteko proposamena, eta EAJk,EAk eta Aralarrek bozkatu dute haren alde. PSE-EEk eta PPk, aldiz, aurka bozkatu dute.

Hain zuzen ere, EB-IUko bozeramaileek PSE-EEri eskatu diote PPren jarreratik aldentzeko, "gutxienez, abstenituz", baina sozialistek ez dute aintzat hartu eskaera hori.

Onartutako testuan esaten da Alderdien Legea indargabetzea ezinbestekoa dela herritar guztien eskubideak bermatzeko; zehatzago, "herritar guztiek beren interesen edo ideologiaren araberako aukera politikoa hautatzeko duten eskubidea berreskura dezaten".

Bizkaiko Batzar Nagusiek eskaera bertsua onartu zuten apirilean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.